Inprimatu Inprimatu   
Kazetari gazteak
Pertsonaia ezagunak hobeto ezagutu nahi? Egin iezaizkiozue nahi dituzuen galderak eta protagonisten beraiek erantzungo dizkizuete
2007/05/15






 

 

 

Kaixo Telmo naiz. Asko hobetu dezu orain zurekin animatuago nago eta ekipo guztiarentzat bi gol sartu dituzu tenporada honetan. (DONOSTIA) , 9 urte


Zenbat urtekin hasi ziñen futbolean jolasten?

Ume guztiek bezala, txikitan hainbat kirol egiten nituen. Futbola beti izan da gehien gustatu zaidan kirola eta 11 - 12 urterekin hasi nintzen futbolean murgiltzen nire jaioterrian Kovinen.

Zu ekipo gehiagotan egon zara ez?

Bai, talde askotan izan naiz. Lehenik nire herriko taldean hasi zinen, Kovineko taldean. Hirugarren mailan jokatzen nuen eta handik, lehenengo mailara egin nuen salto, Proleter taldera. Ondoren, Estrella Roja Belgrade taldean egon nintzen, handik Sheffliel Wednesday taldera, eta ostean, Realera etorri nintzen 1996an. 1999.urtean Turineko Juventus taldetik deitu zidaten, eta han bi denboraldi egon ondoren, Erromako Laziora joan nintzen. 2001-2002 denboraldian, berriz, etxera bueltatu nintzen, Realera, alegia.

Zenbat gol sartu dituzu gutxi gora behera? Zein izan da bereziena?

200 gol inguru sartu ditut, eta niretzako gol guztiak berdinak dira, denak politak dira. Gol bat sartzean beti poza sentitzen duzu.

Zenbat toke dira zure rekorra?

Ez naiz sekula saiatu. Futbolaria naiz baina nire lana golak sartzea da.

Pena eman zizun zure herrialdea uzteak?

Apur bat bai, baina futbolari profesionalen bizimodua horrelakoa da. Nik 12-13 urte daramatzat nire herrialdetik kanpora; horietatik 9 Donostian daramatzat eta etxean bezala sentitzen naiz.

Erretiratzen zarenean hemen geratuko zara bizitzen?

Bai, Donostian geratuko naiz. Oso gustora sentitzen naiz hemen, jateko ona dago, bizimodua ona da. Nire asmoa Donostian geratzea da.

Zure seme-alabek jokalariak izan nahi dute? Zeren nik zure semearen kontra jokatu dut eta oso ona da.

Semeak Antiguoko taldean jokatzen du baina ez diok inolako presioarik egiten. Etxean bizi duen giroa futbolariena da baina nik ez diot esan nahi zer izan behar duen. Pausoak apurka-apurka eman behar dira. Lehenik ikasi egin behar du eta gero, gerokoak. Niri gustatuko litzaidake semea futbolaria izatea baina nik ez diot presiorik egiten.

Zuretzat Lotina entrenatzaile ona da?

Bai, entrenatzaile ona da. Esperientzia handiko entrenatzailea da. Guztiek bezala, bere alde onak eta txarrak ditu.

Zuk uste duzu Erreala 2. mailara jaitsiko dela?

Urte oso txarra egin dugu baina ea lehenengo mailatik ez garen jaisten. 3 puntu ditugu eta 6 partida geratzen zaizkigu jokatzeko. Azken 3-4 urteak oso kaxkarrak izan dira, zerbait gaizki egiten ari gara eta hori konpondu beharra dago. Ea datorren urtean hobeto aritzen garen. 

   (osorik irakurri)




2007/05/15


ARITZ ADURIZ: "Ona izateko asko saiatu behar da"

Athleticen jokatzen du aurrelari gisa eta berak dioenez, bere lana ahalik eta gol gehien sartzea da. 1981eko otsailaren 11n jaio zen eta nahiz eta donostiarra izan, txikitatik athletizale amorratua izan da. Bere ametsa talde txuri-gorrian jokatzea izan da eta beraz, bere ametsa gauzatzen ari da.

ASIER SALVARREY (BILBO), 6 urte

Zer egin duzu hain ona izateko?

Ona izateko asko saiatu behar da. Batzuetan gauzak ondo irtetzen dira baina beste batzuetan berriz, ez. Baina argi dagoena da ona izateko asko, asko saiatu behar dela.

Non bizi zara, Donostian ala beste leku batean?

Donostiarra naizen arren, gaur egun Bilbon bizi naiz.

23 zenbakia gustatzen zaizu ala beste zenbaki bat nahiago duzu?

Athleticera iritsi nintzenean 23 zenbakia zegoen libre eta horixe eman zidaten. Hasi berri den denboraldi honetan zenbakia aldatzeko aukera izan dut baina ez dut aldatu. 23 zenbakia asko gustatzen zait.

Zenbat aldiz egon zara lesionatuta?

Nahi baino gehiagotan egon naiz lesionatuta. Lehen mailan jokatzen ari naizela hiruzpalau alditan egon naiz lesionatuta.

Nik txakurra daukat eta Lur deitzen da, zuk txakurrik edo katurik edo beste animaliarik daukazu?

Animaliak gustatzen zaizkit baina etxean ez daukat bat ere.

   (osorik irakurri)




2007/05/15


JUAN MARTINEZ DE IRUJO:  "Pilotan ari naizenean daukadan guztia ematen dut"

Bere gaztetasunean, pausoz pauso, urrats handiak ematen ari den pilotaria da. 1981eko azaroaren 4ean, Iberon (Nafarroa) jaio zen eta txikitatik etxean bizi izan du pilota giroa. Pilotari bizia, aktiboa eta ausarta dela dio baina kantxatik kanpora askoz lasaiagoa omen da. Pilotan ari denean daukan guztia ematea gustatzen zaio.


URTZI ULLIBARRI (Bilbao), 15 urte

Zein da pilota partidetan egin duzun sakerik arinena?

Ba, zehatz-mehatz ez dakit, baina 112-113 kilometro orduko uste dut izan dela.

Zenbat urterekin hasi zinen pilotan jolasten?

Iberon betidanik jolastu izan da pilotan eta nik txikitatik jolastu izan dut. Etxean badaukagu argazki bat hiru urte neuzkanean eta pilota bat eskuan dudala.

Bikoteka norekin gustatuko litzaizuke jolastea?

Fernando Goñirekin edo Pedro Martínez de Eulaterekin.

Zer da partidetik gehien gustatzen zaizuna?

Partiduarekin gustora geratzea da niretzat garrantzitsuena. Egin dudan jokoaz gozatzea eta sentsazio onarekin amaitzea da nire helburua.

Ze beste kirol egiten duzu zure aisialdian?

Ezin dugu beste kirolik egin, lesiorik ez izateko.

 

   (osorik irakurri)




2007/05/15

  
AIMAR OLAIZOLA: "Pena merezu du pilotari izateak"

Gaur egun, pilota munduan izen ezagunik egon badago, horietako bat Aimar Olaizola da, Olaizola II.a bezala ezaguna. 1979ko azaroaren 13an Goizuetan (Nafarroa) jaioa, oso gazterik hasi zen pilotan jolasten, 7-8 urterekin. Aimarrek berak dioenez, pilotari izateko gauza asko behar dira; alde batetik, eta agian garrantzitsuena, pilotari sena izatea. Horrez gainera, indarra eduki behar da, pilotan aritzeko gorputza ere bai eta baita suertea ere.

IÑAKI ARGATXA (Gautegiz-Arteaga), 8 urte

Zenbat urterekin hasi zinen eskupilotan jolasten?

7-8 urterekin

Partidu bat jolastu aurretik edozer edo bazkari berezia bazkaltzen dozu?

Normalean berezia jaten du; bazkari arina egiten dut: pasta apur edo tortilla oilasko-bularkiarekin jaten dut.

Eskuko ze parterekin joten dozu pelota?

Zaila da azaltzen eh!!! Eskuaren erditik hasita eskubialderako tartearekin.

Txikitan bakarrik eskupilotara edo beste kirol batzuetara jolasten zendun?

Ume gehienak bezala, txikitan denetarik apur bat egiten nuen: pilotan, futbolean, erraketekin...Baina pilotan gehien.

Txikia izan ziñenean astean zenbat ordu entrenatzen zendun?

8, 9, 10 urte nituela egunero aritzen nintzen pilotan, goizetan eskolan, jolasorduan eta arratsaldetan lagunekin.

Zenbat txapela irabazi dozuz zure bizitza osoan?

Zaila da denak zenbatzen. Profesionaletan 5 txapela irabazi ditut eta afizionatuetan 60 bat inguru.

Zer moduz sentitzen zara eskuarekin finala jokatzeko?

Oso ondo nago. Gogo handiarekin eta ilusioz beteta nago.

   (osorik irakurri)




 
Gure webgunea
Kirolariak, musikariak, telebistako ezagunak... Zuek gustukoen duzuen pertsona hobeto ezagutzeko txokoa duzue hau. Zuen galdera eta iritzi guztiak hementxe azaldu ditzakezue.
Azken erantzunak
- Olatz - 2008-11-10 22:36:15
- LANDER ANGULO - 2007-05-31 19:53:05
Atalak
Irratia (0)
Kirolak (4)
Telebista (0)
Zinea (0)
Bilaketa
Iruzkin gehien jaso dituztenak
(2)
EiTBren beste blog batzuk

Betiargazkiak
Zuen argazki guztiak erakusteko txokoa

Txikinews
Gurasoentzako eta hezitzaileentzako elkargunea
Blog hau sindikatu