![]() |
Pertsonaia ezagunak hobeto ezagutu nahi? Egin iezaizkiozue nahi dituzuen galderak eta protagonisten beraiek erantzungo dizkizuete

JUAN MARTINEZ DE IRUJO: "Pilotan ari naizenean daukadan guztia ematen dut"
Bere gaztetasunean, pausoz pauso, urrats handiak ematen ari den pilotaria da. 1981eko azaroaren 4ean, Iberon (Nafarroa) jaio zen eta txikitatik etxean bizi izan du pilota giroa. Pilotari bizia, aktiboa eta ausarta dela dio baina kantxatik kanpora askoz lasaiagoa omen da. Pilotan ari denean daukan guztia ematea gustatzen zaio.
URTZI ULLIBARRI (Bilbao), 15 urte
Zein da pilota partidetan egin duzun sakerik arinena?
Ba, zehatz-mehatz ez dakit, baina 112-113 kilometro orduko uste dut izan dela.
Zenbat urterekin hasi zinen pilotan jolasten?
Iberon betidanik jolastu izan da pilotan eta nik txikitatik jolastu izan dut. Etxean badaukagu argazki bat hiru urte neuzkanean eta pilota bat eskuan dudala.
Bikoteka norekin gustatuko litzaizuke jolastea?
Fernando Goñirekin edo Pedro Martínez de Eulaterekin.
Zer da partidetik gehien gustatzen zaizuna?
Partiduarekin gustora geratzea da niretzat garrantzitsuena. Egin dudan jokoaz gozatzea eta sentsazio onarekin amaitzea da nire helburua.
Ze beste kirol egiten duzu zure aisialdian?
Ezin dugu beste kirolik egin, lesiorik ez izateko.
BOTEPRONTOAN
Bizitzeko leku bat: Ibero
Liburu bat: Ez naiz liburu zalea
Musika talde bat: Su ta gar
Kolore bat: Urdina
Mendia ala hondartza: Hondartza
Jateko bat: Bisigua
Edari bat: Ardo ona
Amets bat: Ez daukat ametsik
Afizio bat: Musean jolastea
Betiargazkiak
Zuen argazki guztiak erakusteko txokoa
Txikinews
Gurasoentzako eta hezitzaileentzako elkargunea
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
![]() |
|

Inprimatu





